Iñaki Galdos Gipuzkoako EAren presidenteak eta Pello Gonzalez lurralde idazkariak kargua uztea erabaki dute, biak duela aste batzuetatik Gipuzkoako Foru Aldundian diputatuak direla-eta EAren zuzendaritza nazionalaren ustez bakoitzaren bi postuak "bateraezinak" direlako, "alderdiaren estatutuen arabera". Galdos eta Gonzalez ez daude ados iritzi horrekin, interpretazio desberdina dutelako, baina kargua uztea erabaki dute. "Alderdiko kideen kanpaina errotik mozteko utziko dut Gipuzkoako kargua, eta inola ere ez bateraezintasuna planteatu dutenek arrazoia dutelako", esan du gaur Gipuzkoako EAren presidenteak, prentsaurrekoan.
Haren iritziz, bien bateraezintasuna eskatu dutenek "EAk Gipuzkoan, ondo egindako lanarekin eta gizarteak ondo ulertu izanagatik irabazi duen sinegarritasuna eta protagonismo soziala hondatu nahi izan dute". EAk gai horrekin eman duen "ikuskizuna lotsagarria" izan dela deritzo, "eta hori bukatzea" nahi izan dute biek.
EAk azaroan egingo du Kongresu nazionala, eta Galdosek eta Gonzalezek ordura arte segituko dute Gipuzkoako karguetan, behin-behinean, atzo herrialdeko batzarrean afiliatuek hori eskatu ondotik.
EA
Galdos: "Alderdiko kideen kanpaina errotik mozteko utziko dut Gipuzkoako EAko kargua"
Gipuzkoako Foru Aldundian diputatuak herrialdeko EAren presidente kargua utzi egingo du azaroan. Bi karguen bateraezintasuna eskatu dutenek "EAk Gipuzkoan irabazi duen sinegarritasuna eta protagonismo soziala hondatu nahi izan dute". Pello Gonzalez diputatuak ere laga egingo du alderdiaren Gipuzkoako idazkari postua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu