Gatazkaren konponbideaz: “EAJ isilik dago, baina nahi izan duenean, altuago hitz egin du. Garbi dago EAJren konpetentzia Bildu dela. Bildu erre nahi dute. Ez zaie gehiegi inporta Sortu ez sendotzea eta erraztasunik ez edukitzea. Esango dute ez dela beraien erantzukizuna, eta ez dute kexa handirik egingo [Espainiako] Gobernuaren aurrean”.
Presoei buruz: “Estatuko penalistarik hoberenak dituzte, eta beharbada beraiek bilatu beharko dute egutegi bat edo formula batzuk, legea errespetatuz, presoek jakin dezaten zer gertatuko den beraiekin”.
Parot doktrina-z: “Espainian ez zegoen epaile bat bera ere lege hori antikonstituzionala zela ez zekienik, baina epailea ere pertsona da. Denek izan nahi dute epaile izarrak eta askotan epaile progresistenek hartu dituzte erabaki arraroenak”.
GALez: “Garai hartan PSOEn nintzen, baina gertatu zenarekin ez dut behin ere sentitu inolako erantzukizunik”