BIKTIMAK

GALen biktimei diru laguntzak ukatuta Madrilek "prebarikatu" duela ohartarazi dute

Senideei laguntzak ukatzeak "oinarri juridikorik" ez duela ohartarazi zuen Kriminologia Institutuak txosten batean. Eusko Legebiltzarrean izan dira txostenaren egileak.

Lasa eta Zabalari omena, Tolosako Bentaundin. J. C. RUIZ, ARP
2014ko martxoaren 31
07:34
Entzun

Ignacio Muñagorri Laguia eta Ana Isabel Perez Machio EHUko Zigor Zuzenbideko irakasle eta Kriminologia Institutuko kideek landu dute txostena, eta haiek izan dira Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean.

Haien ustez, Espainiako Barne Ministerioak  "urardotu" egin du Indarkeria Delituen Biktimen Kalte-ordainei Buruzko Europako Hitzarmenaren 8.2 artikulua, txosten polizialetan eta "nahikoa" ez diren frogetan oinarritu baita biktimak "ETAren ingurukoak" direla ebazteko.

Zehazki, hitzarmen horren zortzigarren artikuluaren arabera, kalte-ordainak murriztu edo ken daitezke biktimak edo kalte-ordainaren eskatzaileak indarkeria delituak egin baditu edo horiek egiten dituen erakunde batean parte hartzen badu. Hori egiaztatuta dagoen kasuetan, biktimen senideek ez dute kalte-ordainik jasotzen.

Hori horrela, Perez Machiok eta Muñagorrik oroitarazi dute epai judizial batek ebatzi behar duela biktimek delituak egin zituztela edo horiek egiten dituen erakunde batean parte hartzen zutela, eta erantsi dute errugabetasun presuntzioa urratu duela Madrilek: "Errugabetasun printzipioa hausteko frogatzat jotzen da txosten polizial soil bat".

"Berme judizialak eta botere banaketaren printzipioa hustea" egotzi diote Espainiako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.