Eguraldia

Galerna arriskua kostaldean

Alerta laranjaren ondoren, termometroak ordubetean zortzi gradu inguru jaitsiko direla iragarri dute. Barnealdean, aldiz, beroa areagotu egingo da.

Tenperatura, Irunen, eguerdian. IRUNGO HITZA
2015eko ekainaren 30a
21:40
Entzun

Abisu horia eman du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Kostaldean tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen orduetan.

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, Oletan (Nafarroa) neurtu dituzte eguneko tenperaturarik altuenak, 38 gradutakoak. Hego-ekialdeko haizeak tenperatura are gehiago igo du baina termometroak ez dira 40 gradutara iritsi.

Une honetan hiriburuetako termometroak 35 graduren bueltan dabiltza: Bilbon 28 gradu; Donostian 29; Gasteizen 34, Iruñean 35 eta Baionan 35.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.