Gaur Santiago Compostelan (Galizia) hegazkin txiki batek izandako istripuan hil diren bi lagunetatik bat Bilbokoa da: Daniel Fernandez (35 urte). Herrialde Katalanetan bizi zen. Bestea Bartzelonakoa zen: Alejandro Bueno (37 urte). Espainiako Goibernuak Galizian duen ordezkari Samuel Juarezek eman du haien izenen berri.
Asturiastik (Espainia) Galiziara iritsi berria zen hegazkina, han organuen trasplante zerbitzu bat bete ondoren —hain justu, Oviedoko erietxe batean bihotz bat utzi zuten—. Lavacolla aireportutik bi kilometrora izan dute ezbeharra, Santiago bideko zati batean zuhaitz batzuen aurka. Goizeko zazpiak aldera aurkitu dute hegazkina; 06:25ean zen lurra hartzekoa.
Juarezek esan du bi kideak gaitasun handiko langileak zirela. Haren arabera, oraingoz ez daukate istripuaren arrazoien zantzurik. Esan duena da behe laino handia zegoela.
Cesna markako hegazkina zen, Vigoko (Galizia) Airnor enpresakoa.