Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarri du gobernuak ez duela euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko planik aztertuko, "ez orain, ez etorkizunean". Ser irrati katean egin ditu adierazpenok, goizean.
Ezker abertzaleak ohar baten bidez erantzun dio Gallardoni, adierazpen horiekin "PPk soluzio ezaren eta gatazka behin-betikotzearen bandera astintzen duela" adieraziz.
"Adierazpen hauen bidez, PPren Gobernuak bere bakardade eta isolamenduan sakontzen du. Euskal Herrian [Antonio] Basagoiti eta PPk bizi duten isolamendu politiko eta sozial absolututik harago, itxikeri eta blokeo politiken defentsan PP bakartua geratzen ari da maila guztietan".