Gertakaria

Gallartako arrantzale bat galduta dago atzodanik

Espainiako Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko zerbitzuak eta Ertzaintzaren helikoptero bat atzodanik itsasoan galduta dabilen Gallartako (Bizkaia) arrantzale baten bila ari dira Kantabriako itsasertzean, Islares inguruan. 60 urte dauzka falta den gizonezkoak, eta zaletasun gisa inguru hartan arrantzan ibiltzeko ohitura du. Ohiko garaian ez zela etxera itzuli-eta, atzo jarri zuten salaketa senitartekoek.

2005eko otsailaren 8a
11:54
Entzun
F.J.V.C. 60 urteko Gallartako bizilaguna da falta dena. Familiaren arabera, Castro Urdiales eta Islares(Kantabria) inguruko itsasertzean aritzen zen arrantzan. Hain justu, senideek salaketa jarri ondoren, Islaresen topatu zuten haren autoa.

Itsas Salbamenduko ontzi bat, Ertzaintzaren helikoptero bat, Gurutze Gorriko kideak eta Castro Urdialeseko Babes Zibileko kideak dabiltza bilaketa lanetan. Atzo arratsaldean egin zuten lehen saio bat, baina iluna sartu zenean bertan behera laga zuten. Gaur, goizean goiz ekin diote berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.