Gallizo: «Espetxe politikan ez da aldaketarik egongo»

Egoera politiko berriak ez duela gobernuaren jarrera aldaraziko esan du Espetxeetako Erakundeetako buruak

Erredakzioa
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
ETAren su-etenak eta azken hilabeteetako mugimendu politikoekez dutela Espainiako Gobernuaren espetxe politika aldaraziko adierazi du Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Erakundeetako zuzendariak. 2000. urtean ETAk hildako Maximo Casado espetxeetako funtzionarioa oroitzeko ekitaldi batean, Gallizok «zuhurtzia» eskatu du. «Zuhurtzia handiz hitz egin behar dugu gai hauen [espetxe politikaren] inguruan», nabarmendu du.

Lopez de Abertasturi, libre

Horrez gain, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Leltxu Lopez de Aberasturi gasteiztarrak Martuteneko espetxea utzi zuen herenegun. 2005ean atxilotu zuten, eta azken urteetan Espainiako hainbat espetxetan izan dute preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.