Euskal Presoak

Gallizok dio Espainiako Gobernuak ez duela euskal presoen dispertsioaren inguruan hausnartzeko asmorik

Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe zuzendaria Gasteizen izan da gaur, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia Sailburuarekin biltzeko. Gallizok argi utzi nahi izan du Espainiako Gobernuak ez duela euskal presoen sakabanaketaren inguruan gogoetarik egiteko asmorik. Kartzela politika "indar politikoen gehiengoak" onartzen duela adierazi du, eta legea tentu handiz beteko dela azpimarratu du.

2004ko ekainaren 17a
16:41
Entzun
Batzuek beren zigorra norbere autonomia erkidegotik kanpo betetzearen arrazoia leku falta dela esan du, Gallizok, baina, beste batzuek, erabaki politikoen arabera betetzen dutela zigorra beraien bizilekutik urrun. Erabaki politiko horiek "ezarri eta errespetatu" egingo dituela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.