Zorionak eman dizkio Raxoik PSOEri; hain zuzen ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialisten idazkari nagusiari telefonoz, zuzenean, eman dizkiola zorionak jakinarazi du.
PPri "ardura ariketa" egiteko unea iritsi zaiola esan du, eta, ildo horretatik, hurrengo legegintzaldian "oposizio arduratsu eta leiala" egingo dutela.
Nolanahi ere, Raxoiren gaurko hitzaldiko ardatz nagusiak, "Espainiako nazioaren" handitasuna,Aznarren agintealdian "lortutako egonkortasun politikoa eta oparotasun ekonomikoa", eta "sistema demokratikoa" eta Konstituzioa indartzeko beharra azpimarratzea izan dira.
PSOE garaile Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan / Erreakzioak
Galtzaile direla onartu du Raxoik, eta "terrorismoaren kontrako borrokan" laguntzeko prest agertu da
Mariano Raxoi PPko presidente izateko PPren hautagaiak galtzaile izan direla onartu du, behin emaitzak argitu ondoren egindako lehen agerraldian. Espainia "nazio handia" dela azpimarratu du behin eta berriro, eta Jose Maria Aznar presidente izan den bitartean lortu diren "egonkortasun politikoa" eta "oparotasun ekonomikoa" nabarmendu ditu. Halaber, Espainiako egungo lehentasunak "terrorismoaren kontrako borroka" eta "sistema demokratikoa" bermatzea direla adierazi du, eta horretan laguntzeko prest direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu