Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak ixteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Espainiako Lan Ministerioak onartu egin du eskaera. Langileak ezustean harrapatu zituen orduan erabakiak, eta baita orain ere. "Onartezina da" gainera erabakia komunikabideen bidez jakitea, oraindik inork ez baitie erabakiaren berri eman.
"Taxuzko arrazoirik ez dago", langileek diotenez, eta Nafarroako Gobernuak enpresa bideragarria dela dioen azterketa kontuan hartu gabeko erabakia dela azaldu dute. Azterketa horren arabera, arazoak momentukoak dira, baina gaindi daitezke. "Kutsu politikoa" dauka erabakiak, langileen ustez, eta Espainiako Gobernuak enpresaren "presioen aurrean amore eman du".
Espedienteak atzera botatzeko gizartearen eta alderdien erantzuna erabatekoa izan da, Sakanan batez ere, baina ez dute eskatutakoa lortu. Hala ere, mobiziliazioak iragarri dituzte.
ekonomia
Gamesaren Altsasuko enpresa itxi egingo dute
Gamesak Altsasuko enpresa itxi eta lan erregulazio espedienteak onartzea erabaki du Espainiako Lan Ministerioak. Horren ondorioz 150 langile kanporatuko dituzte. Enpresaren Langileen Batzordeak salatu duenez, "kutsu politikoa" dauka erabakiak, eta mobilizazioekin jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu