Ganekogortako parke eolikoa baztertzeko eskatu dute EAJ eta Bilduk
Bizkaiko Batzar Nagusietan proposamena aurkeztu dute EAJk eta Bilduk, instituzioak Ganekogortako parke eolikoaren aurkako jarrera ager dezan. Proiektuak ingurumen eragin nabarmena eta errendimendu energetiko «eskasa» izango lukeela uste dute EAJko eta Bilduko kideek, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote proiektu horri ingurumen baimenik ez onartzeko. Energia eolikoaren lurralde plan berri bat diseinatzeko eskatu zuen Eusko Legebiltzarrak 2008an; hori zehaztu artean urratsik ez egiteko eta 2002ko lurralde plana aplikatzen ez jarraitzeko ere eskatu diote bi alderdiek Jaurlaritzari. Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bilbo (Bizkaia) eta Okondoko (Araba) udalek ere eskatu dute proiektua lagatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu