Iruñeko udaltzaingoak zabaldu duenez, «gau osoan» aritu dira Navas de Tolosa kaleko eraikuntza lanetako garabi handi batera igo den pertsona bat jaisteko «konbentzitzen saiatzen». Udaltzainen arabera, bere buruaz beste egiteko asmoa zuen.
09:00ak aldera, Udaltzaingoak adierazi du kalea zabaldu egin dutela berriz, eta ezabatu egin du gertaeraren berri ematen zuen lehen mezua sare sozialetan.