"Garai berri bat ireki da", esan du Jimenezek Twitterren

PSNko idazkari nagusiak dio "ilusio eta gogo handiagoarekin" ekingo diotela aro berriari. Twitterren idatzi du; prentsaurrekoa 19:00etan emango du.

2012ko ekainaren 15a
19:37
Entzun

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde ohiak 19:00etan emango du gobernuaren hausturari buruzko prentsaurrekoa, baina Twitterren mintzatu da, eta idatzi du Nafarroan "garai berri bat ireki" dela.

PSNko idazkari nagusiak dio "ilusio eta gogo handiagoarekin" ekingo diotela aro berriari.

Nafarroako alderdi sozialistako zuzendaritza 18:00etatik aurrera bilduko da.

Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak "leial" ez jokatzea egotzi dio Jimenezi. Haren arabera, ezin da "oposizioan" egon eta aldi berean gobernuaren parte izanik gobernu horren egiazkotasuna zalantzan jarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.