Eguerdiko ordubata eta erdiak aldera aurkitu du hilotza bilaketa lanetan laguntzen ari zen Garairen senide eta lagun talde batek. Bakio eta Lemoiz arteko paraje batean zegoen, itsas labar batean. Arratsaldeko bostetan egiaztatu dute gorpua Aintzane Garairena dela, eta gorpua autopsia egitera eraman dute. Bakioko alkate Txomin Renteriak azaldu duenez, gorpuak indarkeria arrastoak ditu.
Larunbat goizean eman zioten Ertzaintzari desagerketaren berri Garaiaren gurasoek, alaba ez zela azaltzen eta. Bilaketa lanei ekin, eta neskaren autoa Bakioko (Bizkaia) industria gune batean aurkitu zuten, bikotekide ohiarekin hitzordua egin zuen lekutik 50 bat metrora. Autoa ondo aparkatua zegoen, eta Garairen jaka eta poltsa barruan zeuden.
Ertzaintzak hiru aldiz galdekatu du bikotekide ohia, eta neskarekin geratuta zegoela baina hura ez zela hitzordura agertu azaldu du behin eta berriz.
Emakumeen kontrako indarkeria
Garai zenaren mutil lagun ohia atxilotu dute
Aintzane Garairen gorpua aurkitu dute Lemoizen (Bizkaia), itsas labar batean. Ostiraletik etxetik falta zen Aintzane Garai Barrikako (Bizkaia) 26 urteko neska gaztea. 22:00ak aldera atera zen etxetik Bakiora joateko, 23:00etan bikotekide izandako mutil batekin hitzordua zuelako. Gizonezko horrek dio hitzordura ez zela agertu, eta harrezkero inork ez du izan neska gaztearen berririk. Bakioko alkate Txomin Renteriak azaldu duenez, gorpuak indarkeria arrastoak ditu. 17:00etan eraman dute gorpua Bilboko Institutu Anatomiko Forentsera, eta autopsia egingo diote orain. Epaileak Garai zenaren mutil lagun ohia —24 urteko M.H.B.— atxilotu dute Gernikan, berriz galdekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu