M-22: udal eta foru hauteskundeak. Bilduren zerrenden inpugnazioa

Garaikoetxeak dio Bildu debekatuz gero Europara jo eta bozak baliogabetzen saiatu behar dela

«Helburu politikoak lortzeko indarkeriazko ekintzatzat» jo du Txelui Morenok Bilduren inpugnazioa

Erredakzioa
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi, EAren sortzaile eta EAko lehendakari ohi Carlos Garaikoetxeak garbi dauka zer egin beharko litzatekeen auzitegiek Bilduren zerrendak debekatuz gero: Europara jo. «Europara joan beharko litzateke eta behar den leku guztietara, eta behar izanez gero eta hauteskundeak balio-gabetzea lor baldin badaiteke, hauteskundeak baliogabetzen ahalegindu beharko litzateke», esan zuen herenegun gauean Garaikoetxeak Radio Euskadi irratian.

Ezker abertzaleko kide Txelui Morenorentzat, berriz, «helburu politikoak lortzeko indarkeriazko ekintza» bat da Bilduren aurkako inpugnazioa. InfoZazpi irratiari esan dio PSOEk «koldarkeria politiko izugarriz» jokatu duela, etaEspainiako Gobernuak, berriz, PPren «txotxongilo» gisa.

«Oso ondorio larriak»

Bilduren zerrendak inpugnatzeak «oso ondorio larriak» ekar ditzakeela ohartarazi du, berriz, Lokarrik. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak eta PPk Euskal Herriko «anormaltasun politikoa» sakondu nahi dute.

ELAk ere errefusatu egin du Bilduren aurkako auzibidea, eta Espainiako Gobernuaren erabaki politikoaren ondoriotzat jo du. Prentsa ohar baten bidez, goi auzitegiek «honelako nabarmenkeriak» geldiarazi beharko lituzketela iritzi dio ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.