Carlos Garaikoetxea EAko eta Eusko Jaurlaritzako lehendandari ohiak azaldu du bere alderdia beti egon dela indar abertzaleen "ekintzaren batasunaren alde", gaur egun ere hala dagoela, baina horretarako "indarkeria konpondu beharrekoa" dela iruditzen zaio. "Indarkeria da oztopo nagusia" eragile abertzaleek bat egiteko, haren ustez.
Ezker abertzalean "eztabaida" dagoela esan du Garaikoetxeak gaur, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, eta aldaketa ezker abertzale "barrutik" helduko dela, eta ez horrenbeste "kanpotik". Hala, "jakituriz" jokatzeko eskatu du, "gauzak erraztuz".
Abertzaleen batasunareko beste baldintza bat subiranotasuna lantzea eta autodeterminazio eskubidearen alde lan egitea dela adierazi du EAko lehendakari izandakoak.
Larunbat honetan beteko dira 11 urte Lizarra-Garazi Akordioa sinatu zutenetik -batik bat- abertzaleek, eta Garaikoetxeak iritzi dio etorkizunean ere izan daitekeela antzekorik. "Etorkizuna landu egin behar da, ordea".
politika
Garaikoetxeak dio "indarkeria konpondu beharrekoa" dela abertzaleek bat egiteko
EAko lehendakari izandakoa indar abertzaleen "ekintzaren batasunaren alde" azaldu da berriz ere. Subiranotasunaren eta autodeterminazioaren alde egotea ere funtsezkoa deritzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu