Sanferminak / entzierroa

Garbia eta ederra

Aurreko egunetan aldean jende gutxi zegoen gaur Iruñean, entzierroan. Korrikalariek mugitzeko leku dezente izan dute, eta lasterkaldi politak egin dituzte. Marques de Domecq ganadutegiko zezenek azkar egin dute bidea (2:30), eta ia denbora guztian batera joan dira. Udaletxe plazako bihurgunean eta Mercaderes-Estabetakoan arrisku uneak sortu dira, zezenak lurrera erorita. Hiru lagun zauritu dira, baina, ez da adarkadarik izan.

2004ko uztailaren 13a
11:35
Entzun
Santo Domingoko aldapari indarrez ekin diote zezenek. Haietako bi alderik alde begira joan dira, erasotzekoak egiten. Aldaparen bukaeran korrikalari bati kolpe bana eman die biek. Zaurituta dago, baina adarkadarik gabe.

Taldea luzatu egin da Mercaderes- Estafeta bihurgunera bitartean, baina han, berriz ere bat egin dute guztiek. Izan ere, aurretik zihoazen zezenak erori egin dira, eta atzekoek haien parera joateko beta izan dute. Lehen bi zezenak erori direnean korrikalari bat ere erori egin da, eta bien artean etzanda geratu da. Erreflexu onak izan ditu; berehara altxatu eta baztertu egin da. Hori egin ez balu, bera altxatu eta segituan erori den beste hirugarren zezen batek hantxe zapalduko zuen.

Estafeta kalean aurrera bi taldetan egin dute. Aurretik zezen bat eta joaldun bat joan dira, eta atzetik beste guztiak. Korrikaldi ederrak izan dira han. Zauriatuak ere izan dira, lurrera erori eta zapalduta. Telefonika inguruan bi taldeak batu egin dira, eta zezen-plazara ia ia batera iritsi dira.

Ezin zezena bakean utzi

Lasterkariek leku asko izan dute gaur, eta horrek zezenarengana hurbiltzeko aukera eman die. Hala ere, eta ganadutegietakoek ez egiteko esaten badute ere, eskua zezen gainean jarrita metro batzuk egin dituztenak ugari izan dira. Niki laranjadun mutil bat, behinik behin, Estafeta kale bukaera aldetik zezen-plazako tuneleraino zezen bati eskua gainean jarrita joan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.