USTELKERIA PP-N

Gardentasun osoz jokatzeko konpromisoa azaldu du Mariano Rajoyk

PPko eta Espainiako Gobernuko presidenteak azalpenak eman ditu 'El País' kazetak ezkutuko gainsoldatei buruz argitaratutako informazioaren inguruan. Dirurik jaso izana gezurtatu du: "Politikan ez naiz dirua irabazteko sartu".

2013ko otsailaren 2a
15:03
Entzun

"Konpromisoa hartzen dut gardentasun osoz jarduteko, eta gure esku dagoen guztia egiteko auzia argitzeko", azaldu du Mariano Rajoyk. Horren harira, iragarri du bere zerga eta errenta aitorpenak datorren astean eskura izango direla Moncloaren webgunean.

El País egunkariak argitaratu zuenez, Rajoyk 11 urtez jaso zituen 25.200 euro, urtero-urtero. Horri erantzun dio PPko presidenteak: "Gezurra da. Inoiz ez dut jaso, ezta banatu ere dirurik, ez alderdian eta ez inon. Ez diot beldurrik egiari. Politikan ez naiz dirua irabazteko sartu: dirua galduta sartu naiz politikan".

Gaineratu du PPk ez duela kontu korronterik atzerrian, eta gaineratu du ez dakiela zein den informazio hori zabaltzearen asmoa, ezta kazetari nork helarazi dion ere.

Azaldu du PPk irregulartasunen bat antzeman duenean horren aurka jardun duela, eta alderdiak bere burua defendatuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.