euskal presoak

Garikoitz Garcia kartzelara bidali du Pablo Ruz epaileak

Portugalek ostiralean Espainiaratu egin zuen.

2010eko uztailaren 26a
14:07
Entzun
Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du Garikoitz Garcia, ETArekin lotura duela eta armak izatea egotzita. Ostiralean Espainiaratu egin zuen Portugalgo Justiziak, eta Jose Galamba defentsa abokatuak iragarri zuen helegitea sartuko duela, kasuan "irregulartasunak" egon direlako.

Garcia urtarrilaren 9an atxilotu zuten Portugalen -Iratxe Yañez ere bai-. Espainiaratik ihesean zihoan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen haiek bere esku lagatzeko, eta Portugalek balekoa eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.