udalak

Garinoaingo alkatea, Derecha Navarra y Españolakoa

Javier Etxarri jarri da alkatetzan, haren alderdiak hauteskundeetan %5,6 soilik lortu zuen arren. Herriko hautagaitzarik ez zen aurkeztu.

2012ko urtarrilaren 4a
15:08
Entzun

Javier Etxarri DNE Derecha Navarra y Españolako kidea da Garinoaingo alkatea, gaurko udalbatzarrean erabaki denez. Gonzalo Vicuña izan zen DNEko alkategaia, baina aste honetan jakin da uko egin ziola alkatetza hartzeari.

Iazko hauteskundeetan Garinoainen ez zen izan herriko hautagaitzarik, eta DNE atera zen garaile, botoen %5,6 lortuta. Legediak ezarritako gutxienekoa lortu zuenez, alkatetza hartzeko moduan izan da.

Abenduaren 30ean ziren horretarako udalbatzarra egitekoak, baina Vicuña ez zen joan kargua hartzeko ekitaldira, ”gaixotu egin zelako. DNEko zazpi hautatuetatik bostek hartu zuten kargua; tartean, Etxarrik.

Herritarrak protestak egiten dabiltza. Lehengo ostiralean, kasu, berrehunen bat lagun bildu ziren. Gaur ere batu dira, Ez gaituzue ordezkatzen pankartarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.