Garitano: "Foru gobernu honen aurkakoa da mozioa"

2012ko ekainaren 15a
15:14
Entzun

Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du EAJk, PSE-EEk eta PPk Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontra aurkeztuko duten zentsura mozioa ez dela izango haren aurkakoa soilik. "foru gobernu honen aurkakoa baita". Eta ez du uste neurri hori "hondakinengatik soilik" hartuko dutenik hiru alderdi haiek; "atzean beste zerbait dago”.

Prentsaurrekoa eman du Garitanok Donostian, EAJren, PSEren eta PPren asmoa gaitzesteko. Aldundiak hondakinen plan berria aurkeztu aurretik ere haiek Alduntzin postutik kentzeko eskatzen zutela esan du ahaldun nagusiak.

Berretsi du lehengo plana "egokitu" egin duela diputazioak, eta prest azaldu da beste taldeekin hitz egiteko. "Elkarrizketarako epea ez da agortu. Uste dugu akordioa posible dela eskumena dugun denon artean".

Igandean Donostiako Saguesen Zero Zaborrek antolatuta egingo den mosaikoan izango direla adierazi du Garitanok. "Aire garbiak beti datoz ondo, eta orain inoiz baino beharrezkoagoak dira”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.