ZENTRAL NUKLEARRAK

Garoña berriz irekitzeko dokumentazio osoa aurkeztu du enpresak

2031ra arte zabaldu nahi du zentral nuklearra. CSNren esku dago erabakia.

Greenpeace talde ekologistako 30 ekintzailek Garoñan egindako protesta, martxoan. MARIO GOMEZ, EFE
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko irailaren 30a
12:48
Entzun

Maiatzean aurkeztu zuen Nuclenor enpresak eskaria: Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espania) berriro jarri nahi du martxan. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari egin zion eskaria, baina informazio gehiago eskatu zion hark; zehazki, Europako Batasunak eta CSNk berak zentral nuklearrei eskatutako segurtasun baldintzak betetzen ote dituen, horri buruzko xehetasunak eskatu zizkion Garoñaren jabeari.

Nuclenorrek azaldu du atzo igorri ziola dokumentazioa CSNri, eta "zehatz" jaso dituela segurtasun neurriak hobetzeko prozedurak. Enpresak ohartarazi du "oso zorrotzak" direla baldintza horiek, baina betetzeko prest agertu da: "Alor guztietan lanean jarraituko dugu".

Enpresak berea egin du: 2031ra arteko baimena eskatu du. Orain CSNren esku dago erabakia. Zeharka, Espainiako Gobernuak babestua du Garoñako zentral nuklearraren bizia luzatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.