Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) berriro matxura izan du, bart, eta arduradunek gelditu egin behar izan dute. Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak esan du langileek ez dutela arriskurik izan, ezta herritarrek eta ingurumenak ere.
23:55ean gertatu da matxura "ez programatua"; generadore nagusiak ez du karga behar bezala hartu. Kontseiluaren esanetan, segurtasun sistema denek ondo funtzionatu dute ondoren.
Apirilaren 6an antzeko arazoa eduki zuten Garoñan, eta orduan ere gelditu egin zuten.
1970ean sortu zuten zentral nuklearra, eta Espainiako Segurtasun Kontseiluak datorren uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du haren jarduera beste hamar urtez luzatuko duen edo itxi egiten duen. Nuclenor enpresak kudeatzen du --Endesa eta Iberdrola dira Nuclenorreko kide-, eta luzapena galdegin du.
Hainbat talde ekologistek eskatu izan dute Garoña ixtea, eta gaur ere gauza bera egin dute.
Gizartea
Garoñako zentral nuklearra berriz ere gelditu egin behar izan dute, matxuragatik
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak esan du langileek, herritarrek eta ingurumenak ez dutela arriskurik izan. Apirilaren 6an ere arazoak izan zituen. Espainiako Segurtasun Kontseiluak uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du zentrala itxi edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu