Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka kalera aterako da Araba Garoñarik Gabe plataforma. Zentrala berriro irekitzeko arriskuak "larrialdi egoera" ekarri duela uste dute, eta Arabako herritar zein sektore guztiei atxikimendua erakusteko eskatu diete.
Alberto Frias plataformako eledunak gogorarazi du Garoñako zentral nuklearrak 44 beteko dituela martxoaren 2an. Halaber, gogorarazi ditu zentral nuklearraren azpiegitura "zaharkitua" dagoela, eta horrek arazo tekniko ugari eragin dituela: hondakinak biltzeko andelean pilatutako lohia, erreaktorearen ontziaren pitzadurak, hozteko sisteman arazoak...
Horren guztiaren aurka, otsailaren 28an manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe taldeak. 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.
Gizartea
Garoñaren aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 28an
Araba Garoñarik Gabe taldeak egin du deialdia; 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu