Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra itxi ala ez erabakitzeko unean "zentzua" gailentzea espero duela adierazi du Ignacio Sanchez Iberdrolako presidenteak. Instalazioa "guztiz segurua eta martxan jarraitzeko prest" dela iritzi dio Sanchezek, eta Espainiako Gobernuak hori hartu beharko lukeela kontuan. "Munduan dauden 500 zentral nuklearretatik Garoña duen segurtasunagatik 34. postuan".
1970ean sortu zuten Garoña. Nuclenor enpresak kudeatzen du -Iberdrola eta Endesa dira Nuclenorreko kide-.
Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du zentral nuklearraren jarduera beste hamar urtez luzatuko duen edo itxi egingo duen. Eusko Legebiltzarrean zentral nuklearra ixtearen alde agertu ziren pasa den ostiralean.
gizartea
Garoñaren etorkizuna erabakitzeko unean "zentzua" gailentzea espero du Iberdrolak
Zentral nuklearra "guztiz segurua eta martxan jarraitzeko prest" dela dio Ignacio Sanchez Iberdrolako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu