gizartea

Garoñaren itxiera eskatzeko manifestazioa egingo dute bihar

Ekologistak Martxan taldeak deitutako martxak 'Garoña itxi orain' leloa izango du. Zentral nuklearra 2013ko uztailaren 5ean itxiko zuela adierazi zuen Espainiako Gobernuak uztailean, ustiapen baimena beste lau urtez luzatuaz.

2009ko abuztuaren 29a
17:33
Entzun
Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko manifestazioa egingo dute bihar eguerdian, 30. urtez. Eguerdiko hamabietan abiatuko da Ekologistak Martxan taldeak antolatutako martxa Barcina del Barcotik Garoña itxi orain lelopean eta zentraleraino iritsiko da.

Autobusak irtengo dira Bilbotik (09:45ean, Areatzan) eta Gasteiztik (10:30ean, Europa jauregian)

Pasa den hilean, Garoña 2013ko uztailaren 5ean itxiko zuela adierazi zuen Espainiako Gobernuak. Modu horretara, zentral nuklearrari beste lau urtez luzatu zion ustiapen baimena. Ekologistan Martxan taldeak dio ez dagoela inongo arrazoirik Garoñaren bizia luzatzeko. "Segurtasun, ingurumen eta energia politikaren aldetik berehala itxi beharra dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.