Energia nuklearra

Garoñaren kontrako protesta egin du Greenpeacek

Talde ekologistako 30 kidek protesta ikusgarria egin dute, zentralaren eraistea irudikatuz. Poliziak taldeko bederatzi kide atxilotu ditu goizean. Arratsaldean askatu dituzte. [YouTube]http://youtu.be/1kZZklLtcjY[/YouTube]

urtzi urkizu
2014ko martxoaren 5a
08:08
Entzun

Gaur goizeko zortzietan Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra behin betiko ixteko eta eraisteko eskatzeko ekintza ikusgarria egin du Greenpeace talde ekologistak. Hainbat auto erabiliz egin dute protesta sinbolikoa.

Taldeak eskatu du ez emateko beste aukerarik zentrala berriro zabaltzeko. Eraiste plan bat exijitu du Greenpeacek, instalazioak geldirik ere "arriskuak" dituelako. Raquel Monton Greenpaceko bozeramaileak salatu du Garoña Europako Batasuneko zentral "zaharrena" dela eta erregai erradioaktiboa gordetzen duela. Edozein ezbeharrekin ondorioak "oso larriak" izan daitezkeela ohartarazi du. 

Nuclenorrek Greenpeacen jokabidea "arduragabea" izan dela salatu du, halako ekintzek "pertsonen eta instalazioen segurtasuna arriskuan jartzen dutelako".

Frantzian, Belgikan, Suitzan eta Suedian ere zentral nuklearren aurkako protestak egin ditu gaur Greenpeace taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.