Garoñako zentral nuklearrak (Espainia) ez duela energia mendekotasuna arintzen, ez duela elektrizitate tarifaren defizita murrizten eta energia hornidura emateko ez dela beharrezko uste du Greenpeacek, eta, horregatik, helegiteak aurkeztu dizkio zentral nuklearraren bizia luzatzeko Espainiako Gobernuaren egitasmoari. Herritarrak ere animatu ditu helegiteak jartzera; bere webgunean (www.greenpeace.es) jarri ditu proiektuari eta helegiteei buruzko informazioak.
Espainiako Gobernuak emana zuen zentrala 2013an ixteko agindua, baina dekretu hori atzera botatzeko bidea hasi du Mariano Raxoiren taldeak. «Garoña berrirekitzeko agindu honek jabeak aberastuko ditu, eta trukean ezer eman gabe», salatu du Greenpeacek: «Jardura luzatuko zaio sei urterako, eta, denbora horretan, 1.100 milioi euro baino gehiago patrikaratuko dituzte».
Garoña beharrezko ez dela iritzita, haren bizia luzatzeari helegitea jarri dio Greenpeacek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu