Irudia. Gasteiz
GAROÑA IXTEA NAHI DUTE 228 TALDEK
Garoñako zentral nuklearra (Espainia) ixteko eskariak Arabako 228 elkarte eta talde batu zituen, atzo,Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Araba Garoñarik Gabe plataformak denetariko taldeak elkartu ditu: kontzejuak, enpresa batzordeak, sindikatuak, kultur taldeak, gizarte mugimenduak... Garoña 2019 arte zabalik edukitzeko arrazoi ekonomikorik ez dagoela eta Arabako gizartea haren aurka dagoela adierazi dute. Eskari hori bultzatzeko eskatu diete instituzioei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu