Gizartea

Garoña ixteko eskatu dute Arabako hainbat erakunde eta gizarte eragileek

150 herri eragile baino gehiago, Arabako Diputazioa, Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udala elkartu dira gaur, zentral nuklearra ixteko eskatzeko.

2016ko martxoaren 19a
10:29
Entzun

Udalak, kontzejuak, kuadrillak, lanbide elkarteak, kirol elkarteak, kultur elkarteak, ekologistak... Era denetako kolektiboak elkartu dira Gasteizen, Arabako Diputazioarekin, Batzar Nagusiekin eta Gasteizko Udalarekin batera, PPri eskatzeko itxi dezatela Garoñako zentral nuklearra.

Horretarako prestatutako egitura batean puxika bana utzi du elkarte bakoitzak, Garoñaren kontra. Ordubete behar izan dute horretarako. Ekitaldiaren amaieran irakurri duten testuan, Garoñaren etorkizuna lau lagunek erabakitzea salatu dute. "Eskandalua" dela esan dute. Gasteiztik 40 kilometrora dagoen zentrala "Fukushimaren bikia" dela ekarri dute gogora.

"Garoñaren kontra gaudenok ez gara aurrerapen teknologikoen kontra gauden ezjakin batzuk; ekonomiaren irentsi nahi espekulatiboak gehiengoari egiten dion kalteaz jabetzen gara", esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.