Garoña ixteko eskatuko dute 30etik gora eragilek asteartean Iberdrola dorrean

2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik elkarretaratzera deitu dute datorren asteartean Bilboko Iberdrola dorrearen atarian, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra «berehala» ixteko eskatzeko. Zentrala kudeatzen duen Nuclenorrek eta Espainiako Gobernuak Garoñaren itxiera atzeratu nahi dutela salatu dute deitzaileek, eta gogorarazi dute zentrala «zaharra eta arriskutsua» dela.

Asteartean bertan inauguratuko dute energia enpresaren egoitza berria, eta atarian izango dira 30 eragiletik gora; tartean, ELA eta LAB sindikatuak, Bildu koalizioa osatzen duten alderdiak, Mundubat gobernuz kanpoko erakundea eta Ekologistak Martxan elkartea. Halaber, martxa bat egingo dute martxoaren 10erako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.