Garoña ixteko eta nuklearrak alboratzeko eskatu du Eguzkik
GASTEIZ. Eguzki talde ekologistak beharrezko jo du energia nuklearra alboratzea, arriskutsua eta herritarrentzat «onartezina» delakoan. Ohar baten bidez, salatu egin du Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearrari buruz hartu duen azken erabakia: txosten bat eskatu dio segurtasun nuklearrerako batzordeari, zentrala 2019ra arte zabalik izateko. Eguzkik dio «berehala» itxi beharra dagoela Garoña.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu