CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren txostenean oinarrituta, Garoñako zentral nuklearrak 2019ra arte lanean jarraitu ahal izango duela berretsi du Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak. PPren batzarrean hitz egin zuen, atzo, Soriak.
PSOEren gobernuak agindua zuen 2013an zentrala ixtea, baina PPk agertua zuen asmo hori bertan behera uzteko borondatea. Gobernuak CSNri txostena eskatu zion urtarrilean, Garoñak lanean jarrai dezakeen aztertzeko, eta CSNk herenegun ziurtatu zuen ez dagoela oztoporik horretarako. Soria pozarren agertu da: «Espainiak ezin dio uko egin energia iturri bakar bati ere».
Jarduera luzatu nahi izatera, Nuclenor zentral nuklearraren jabeak eskaera aurkeztu beharko du irailaren 6rako.
Garoñak 2019 arte segituko duela berretsi du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu