nuklearrak

Garoñako zentral nuklearra berriz zabaldu ahal izateko lanei oniritzia eman die oraingoz CSNk

Zentral nuklearraren jarraipenari buruzko txostena 2016ko bigarren erdian helaraziko dio Espainiako Industria Ministerioari; beraz, orduan gobernuan direnek izango dute azken erabakia.

Larrialdi nuklear egoera baten antzezpena, Garoñaren kontrako protestan, 2014an. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
Berria.eus
2016ko otsailaren 3a
07:38
Entzun

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) berriz martxan jarri ahal izateko Nuclenorrek egin behar dituen lanen aldeko iritzia eman du gaur CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, osoko bilkuran. Behin betiko txostena, ordea, aurtengo bigarren seihilekoan helaraziko dio Espainiako Industria Ministerioari.

Beraz, Garoñaren etorkizuna ez da jarduneko gobernuaren esku egongo; Espainiako orduko gobernu berriak hartuko du azken erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.