Ezbeharra goizeko hamaikak aldera gertatu da Pasaiako San Roque auzoan. Enpresako burua kamioiak zuen matxura konpontzen ari zen mekanikari batekin eta kamioi gidari batekin.
Kamioia martxan ezin jarri zebiltzan eta aldapa batean zegoen harrapatuta. Une jakin batean, kamioia irristatzen hasi dela azaldu du Osalanek. Kamioi gidaria arriskuaz ohartu da eta mekanikaria baztertzeko denbora izan du. Ez horrela enpresaburua ohartarazteko. Kamioian aurrean hartu du Segitrans eta Bilduntrans garraio enpresako burua.
Lan istripua
Garraio enpresa bateko burua hil da kamioi batek harrapatuta
Segitrans eta Bildutrans garraio enpresako burua hil da Pasaian (Gipuzkoa) matxuratuta zegoen kamioi batek aurrean hartu duenean. Antza denez, Osalan Laneko Segurtasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, M.M.G.B. kamioia konpondu nahian ari zen istripua gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu