Gizartea

Garraiobide kutsatzaileenak zigortuko ditu Eusko Jaurlaritzak

2030ra arteko Garraio Jasangarriaren Gida Plana onartu du, sei helburu nagusirekin. Eragile pribatu zein hainbat administrazio publikoekin adostu du plana.  

Autoak eta kamioiak A-8an. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2017ko ekainaren 13a
06:06
Entzun

“Zenbat eta garraiobide kutsatzaileagoak erabili, gehiago ordaindu beharko du erabiltzaileak”. Hala laburbildu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak EAEko 2030ra urte arteko Garraio Jasangarriaren Gida Planaren ardatzetako bat. “Hau da, erabiltzaileak bere gain hartu beharko ditu garraiobide baten CO2 isuriak”.

Gaur goizean aurkeztutako planak sei helburu nagusi ditu: garapen ekonomiko, jasangarri, adimentsu eta arduratsua sustatzea; irisgarritasun unibertsala sustatzea; garraiobideen arteko oreka bultzatzea; EAEk Europan duen posizio estrategikoa bultzatzea; garraioaren erabilera eraginkorra eta arduratsua sustatzea; eta, azkenik, garraio sistema publiko integratua garatzea.

Plana Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat administrazio publikoekin adostu dutela azaldu du Arantxa Tapiak. Besteak beste, prezio sistema bateratua lortzeko erronka ezarri du, baita garraio publikoa finantzatzeko eredua adostea guztien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.