Tortura

Garzon epailearen hitzaldia eten dute Bartzelonako Forumean, "tortura babesten" duela salatzeko

Bartzelonako Forumean parte hartu du gaur Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta doi-dou hitzaldia ematen hastera zihoanean, hiru pertsona jarri dira haren parean, torturen aurkako banderolak agertuz, esku-paperak aireratuz, eta, funtsean, Garzonek "tortura babesten" duela salatuz. Hamar minutuz eten dute hitzaldia, segurtasun zerbitzuek eta Espainiako Poliziak atzeman dituzten arte. Graciako Errepresioaren kontrako Koordinadorakoak dira hiru ekintzaileak.

2004ko ekainaren 16a
20:31
Entzun
Garzonen hitzaldia eteteaz gain, elkarte bereko bost kidek beste ekintza bat egin dute Bartzelonako Forumaren sarrerako atean: kateatu egin dira, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa duten Bartzelonako Gracia auzoko hiru gazteei elkartasuna adierazteko.

Halaber, torturatuk izan diren 200 euskal herritarrek Garzonen aurrean deklaratu dutela nabarmendu dute ekintzaileek, eta epaileak ez dituela inoiz aintzat hartu salaketa horiek. Ildo beretik, 1992an 17 independentista katalanek jasan zituzten torturak zirela eta, Garzon Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak zigortzeko arriskuan dela oroitarazi dute.

Funtsean, "tortura baimentzea eta sustatzea" egotzi diote epaileari "Legedi Antiterroristan eta salbuespeneko epaitegi den Auzitegi Nazionalean babestuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.