Udalbiltza

Garzonek auzitara eramango ditu Udalbiltzako 21 kide

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Udalbitzako 21 kide auzipetzeko autoa kaleratu du gaur. Espainiako berri agentziek jakinarazi dutenez, ETAko kideak izatea eta diru publikoa ETAra desbideratzea leporatuta auziperatuko ditu. Prozesatuko dituenen artean daude 'Udalbiltza' auziagatik preso dauden Xabier Alegria, Miriam Campos eta Joseba Garmendia. Auziperatutako beste kideak: Loren Arkotxa, Maribi Ugarteburu, Oscar Goñi, Karmele Urbistondo, Lander Etxeberria, Eider Casanoba, Leire Idoiaga, Larraitz Sanzberro, Imanol Esnaola, Miren Josu Aranburu, Xarlo Etxezarreta, Xabier Iragorri, Expe Iriarte, Jasone Astibia, Urko Irastorza, Juan Karlos Alduntzin eta Miren Odriozola dira. Guztira 21.

2004ko irailaren 22a
18:37
Entzun
Urriaren 6,7 eta 8an Garzonen aurretik pasa beharko dute auziperatu guztiek. Hark, epaiketaren berri emango die guztiei.

Garzonek 57 orrialdetako autoan dioenez, Udalbiltza "ETA-EKIN aparato politikoaren proiektua" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.