Politika

Garzonek bermea murriztu dio Gorka Agirreri

30.000 eurotik 12.000 eurora jaitsi dio bermea EAJko kide Gorka Agirreri Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Joan den ekainaren 28an Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ezarri zion 30.000 euroko bermea EAJko kanpo harremanetako arduradunari. ETAren =iiraultza zergaren=i inguruko sumarioan inputatuta dago Gorka Agirre EAJren EBBko kidea. 30.000 euroko bermea ordaindu zuen aske jarraitzeko. Gaur, 12.000 eurotara jaitsi du bermea Garzonek, Agirrek ihes egiteko arriskua murriztu egin dela iritzita.

2006ko uztailaren 31
18:35
Entzun
Fernando Grande Marlaska epaileak Gorka Agirre EAJren EBBko burukidearen aurka egindako inputazioagatik erreforma helegitea jarri zuen Agirreren defentsak. Epaitegietako iturriek azaldu dutenez, Garzonek zati batean hartu du kontutan Agirreren defentsak jarritako erreforma helegitea. Gaineratu dute, Agirrek ihes egiteko zegoen arriskua murriztu denez, ezarritako bermea murrizteko aukera dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.