Garzonek bi lagun atxilotzeko agindua eman du, kale erasoekin lotura dutelakoan

Epaileak kartzelatu egin ditu Espainiako Poliziak Araban asteartean atzemandako lau pertsonetatik hiru.

2007ko uztailaren 13a
17:50
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bi euskal herritar atxilotzeko agindua eman du, kale erasoekin zerikusia dutelakoan. Bi lagunak ustez alde eginda daude eta haiek bilatzeko agindua eman du epaileak. Epaitegiko iturrien arabera, Federico Loma Perez de Obano eta Ivan Peña Balanzategi dira bi euskal herritar horiek.

Aste honetan Espainiako Poliziak egindako operazioarekin du lotura Garzonen erabakiak. Asteartean lau lagun atzeman zituzten, kale indarkeria egotzita. Laurak atzo pasatuarazi zituzten Auzitegi Nazionaletik, eta epaileak haietako hiru kartzelara bidali zituen gauean: Gorka Velasco, Xabier Fernandez de Gamarra eta Koldo Moreno; azken hiru urteetan egindako 40 ekintzaren ardura leporatzen die. Urko Arroyo libre utzi zuen baina honek astero epaitegira joan beharko du.

Asteartean bertan Poliziak Lomaren eta Peñaren etxebizitzak miatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.