Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaileak debekatu egingo ditu euskal presoen eskubideen alde Euskal Herrian gaur arratsalderako eta urte zahar egunerako antolatuta dauden mobilizazioak, "betiere deialdia egin dutenak ETA-Segi-Ekin-Amnistiaren Aldeko Batzordeak-Askatasuna-Batasuna edo haietako kideak badira" -legez kanpo ditu haiek denak Espainiako Justiziak-. Ertzaintzari eta Espainiako Poliziari agindu die hori ikertzeko eta, kasuan-kasuan, eragozteko mobilizazioa, edo aipatutako erakunde haien ikurrak-eta agertzen badira ekimenean.
Dignidad y Justicia elkarteak eskatu dio Garzoni debekuaren erabakia hartzeko.
Gaurko erabakiaren aurretik, Espainiako Fiskaltzak Poliziari premiaz eskatu dio mobilizazio horietako txostenak egin ditzala, "delitu" izan daitezkeen edo ez jakin nahian.
Garzonen autoa jakin orduko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduek (AAM) gaur arratsaldean sakabanaketaren aurka kalera ateratzeko deia egin die herritarrei. "Sakabanaketak hil egiten du. Aste honetan bertan senide batek bizia galdu du errepidean, eta horrelako gertaera gogor baten aurrean ezinbestean kalera atera beharrean gaude. Sakabanaketaren aurkako presio soziala indartzeko garaia da, eta oztopo eta debekuen gainetik Amnistiaren Aldeko Mugimenduek lanean jarraituko dutela argi utzi nahi dugu".
"Dei berezia" egin diote AAMek EAJri: "Egin dezala indarra sakabanaketa amaitzeko, eta ez sakabanaketaren aurka kalera ateratzen diren herritarren aurka egiteko".
Euskal presoak
Garzonek debekatu egingo ditu presoen aldeko mobilizazioak, deia egin dutenak legez kanpoko erakundeak badira
Dignidad y Justicia elkarteak egin dio eskaera, eta epaileak kontuan hartu du. Gaur arratsalderako eta urte zahar egunerako antolatuta daude mobilizazioak, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduek sakabanaketaren aurka kalera ateratzeko deia egin die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu