Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak EHAK alderdi politikoko bost lagun auzipetu ditu, ETA erakunde armatuko parte direlakoan. Hain zuzen, Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi Eusko Legebiltzarrean 2005-2009 artean parlamentari izandakoen, Juan Carlos Ramos EHAK-ko presidentearen eta Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto diruzainen kontra jo du epaileak. Abuztuaren 4rako deitu ditu, deklarazioa hartzeko xedez.
Garzonen arabera, Batasuna legez kanpoko alderdi politikoko kideek EHAK bidez 837.000 euro lortu zituzten, eta horrekin "erakunde terroristaren ingurune politikoari eustea erdietsi zuten". Epaileak dio Batasunak "erabili" egin zuela alderdi hura, "ETA/EKIN/Batasunaren delitu jarduerarekin segitu ahal izarteko". Batasunak, EAE-ANVk eta EHAK-k "kutxa bera eta bakarra" zutela iritzi dio Garzonek.
Batasunarekin bilerak egin izana eta hari Donostiako Belartzako egoitza utzi izana ere leporatu die. Batasunaren Mahai Nazionalaren 2007ko bi bileretan Erauskinek parte hartu zuela ere badio epaileak.
Haren ustez, EHAK, Segirekin, Askatasunarekin eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin "batu" zen Abiadura Handiko Trenaren aurka egiteko. "ETAren jarduera osatzen zuten".
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den urteko irailean legez kanpo utzi zuen EHAK, Batasunarekin lotura zuelakoan.
Politika
Garzonek EHAK-ko bost kide auzipetu ditu, ETAkoak direlakoan
Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi legebiltzarkide ohien, eta Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacintoren aurka egin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Abuztuaren 4rako deitu ditu. Batasunari dirua ematea eta harekin bilerak egitea leporatzen die, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu