Garzonen biktima guztiak iraintzea egotzi dio EAk Eusko Jaurlaritzari

Erredakzioa
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
2003tik giza eskubideen Rene Cassin saria banatzen du Eusko Jaurlaritzak. Oraindik hautagaitza ez da ofizial egin, baina EAk atzo esan zuenez, Carlos Jimenez Villarejo ustelkeriaren aurkako fiskal ohiaren bitartez Baltasar Garzonen hautagaitza bultzatzen ari da Jaurlaritza. Hala onartu du Jimenez Villarejok berak, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkidearen arabera. Horregatik, «harrigarria eta ulertezina» egiten zaio jarrera hori Agirrezabalari. Batetik, haren ustez , Jaurlaritzak ezin du hautagaitzarik sustatu, «inpartzialtasuna erabat dudan uzten duelako». Era berean, Agirrezabalaren irudiko, «tranpa» egiteaz gain, Jaurlaritzak iraindu egin ditu«Garzonen gehiegikerien Euskal Herriko biktimak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.