Baltasar Garzon epailea Berlinen izan zen aurreko astean, Isabel Coixet zinema zuzendariak berari buruz egin duen pelikula –Escuchando al juez Garzon (Garzon epaileari entzuten)– Berlinale Zinema Jaialdian aurkeztekoa zela eta. Espero ez zuen harrera izan zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Alemaniako hainbat herritarrek protesta egin zuten hiriburuan, pankarta, ikurrin eta euskal presoak Euskal Herrira eramateko eskatzen duten ikurrak eskuan zituztela.
Askatu.org-ek zabaldu duenez, «Euskal Herriaren jazarpenean Baltasar Garzon epaileak jokatu duen papera» ekarri zuten gogora. Euskal presoen egoera gogorra eta eskubide urratzeak salatu zituzten, eta Garzonek hainbat tortura kasutan zein Egin egunkaria ixteko izandako erantzukizunaz ohartarazi zuten.
Garzonen bisita dela tarteko, protesta egin dute Berlinen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu