Gas hodi baten hausturak beldurra sortu du Larragan

2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
LARRAGA. Hodi baten hausturaren ondorioz, gas isuria izan zen herenegun gauean Larragako (Nafarroa), La Palanquera kalean. Auzokoek etxeak utzi zituzten, eta ez dituzte artatu behar izan. Tafallako foruzainak eta suhiltzaileak joan ziren gas ihesa geldiaraztera, eta, ordubeteren buruan, kontrolpean hartu zuten. Hala, goizaldeko ordu bata aldera, auzokoak beren etxeetara itzuli ahal izan ziren berriro ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.