Istripua

Gas isuria izan da Gasteizen

Kontrolatuta daukate isuria, baina itxita egon dira denbora batez Frantzia kalea eta inguruko beste batzuk.

Suhiltzaileak, isuria izan den lekuan ura botatzen. @BOMBEROSEUSKADI
2017ko abuztuaren 30a
07:52
Entzun

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 12:45ean izan da isuria, San Aton plaza berritzeko egiten ari diren lanetan.

Hara joan dira suhiltzaileak eta udaltzainak, eta zirkulazioa itxi dute inguruko kaleetan. Oinezkoei ere itxi egin diete bidea. Inguruko bizilagunei leihoak eta pertsianak itxiarazi dizkiete.

Suhiltzaileek ura bota dute isuria kontrolatzeko, eta itxi egin dituzte balbulak.

Kalea ordu eta erdi baino gehiago egon da itxita, baina dagoeneko ireki dute. Lehenengo, oinezkoen bidea berrezarri dute, eta, ondoren, ibilgailuena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.