Gascok dio Renfe Lurraldebusen egongo dela 9-11 hilabeteren buruan

Bizkaiko Barik txartel eredua erabiltzen hasteko egokitzapenak egiteko ituna sinatu du tren konpainiak

Erredakzioa
Gipuzkoa
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Renfe bakarrik falta zen, Espainiako trenbide konpainia publikoa: Lurraldebusek Gipuzkoan txartel bakarraren pean dituen garraiobideetatik kanpo zeuden konpainiaren aldiriko trenak, baina, 9-11 hilabeteren buruan, tren horietan ere txartel bakarra erabiliz ibili ahal izango da. Halajakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak, Ernesto Gascok. Renfeko arduradun Enrique Urkijoren ondoan egin zuen atzo jakinarazpena, Donostian.

Protokolo bat izenpetu zuten iragan otsailean txartel bakarraren aldeEusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteria eta Irungo udalek. Orain Renfe ere protokolo horri atxiki zaionez, hitzarmen behin betiko bat izenpetuko dute tren konpainiarekin, aldiriko zerbitzua txartel bakarraren erabilerarako presta dezan. Horretarako hainbat moldaketa teknologiko egin beharko direla adierazi dute, eta bi milioi euroko inbertsioa egin beharko dutela.

Txartel eredu berria

Bizkaian kontakturik gabeko txartel bat ari dira probatzen: Barik. Metroko hainbat bidaiari ari dira parte hartzen testean: 2.000 inguru. Sistema zabaltzea da asmoa, eta Renfek ere bat egin du eredu horrekin. Bizkaiko Garraioen Partzuergoarekin hitzarmen bat izenpetu du tren konpainiak, sistema berriari lotzeko asmoa azaltzeko. Aldaketak egin beharko ditu horretarako ere Renfek: beste bi milioi euro inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.