INGURumena

Gasteiz 2012ko Europako hiriburu berde izendatu dute

Atzo gauean izan zen izendapena, Stockholmen; Patxi Lazkoz alkateak 30 urteko ibilbide baten saria dela esan du.

2010eko urriaren 22a
17:50
Entzun
2012an Gasteiz izango da Europako hiriburu berde. Horrela izendatu zuen atzo Europako Batzordeak, Stockholmen egin duten konferentzia batean. Izendapen horrek ingurumena zaintzen duten hiriak saritzen ditu, eta Gasteizek Hanburgore eskuetatik jasoko du lekukoa.

Izendapena jasotzen duen hirugarren hiria izango da Gasteiz. Izan ere, Stockholm izan da saria jaso duen lehena, aurtengoa, eta Hanburgok urtarrilean hartuko dio txanda. Patxi Lazkoz Gasteizko alkatea oso pozik agertu da izendapenarekin, eta 30 urteko ibilbide baten bilakaeraren saria dela esan du, "garapen jasangarriaren aldeko konpromisoaren aitortza".

Gasteizen lekukoa Naonedek jasoko du (Breatainia), eta saririk gabe geratu diren hiriak Bartzelona, Malmo (Suedia), Nurenberg (Alemania) eta Reykjavik (Islandia) dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.