Autobus geltokia Euskaltzaindia plazan egiteko lehiaketa publikoa bertan behera uzteko eskatu dio EAJko Gasteizko Udaleko zinegotzi Gorka Urtaranek Javier Maroto alkateari. «Arinegi hartu duen erabaki bat da, eta aurrera ateraz gero, erabat oztopatu eta zailtzen du hirian geltoki intermodal bat izateko aukera».
Hasiera batean BAI Center —Bussines and Arts International Center— kongresu, erakusketa eta arte eszenikoetarako jauregiaziren eraikitzekoak Euskaltzaindia plazan. Baina proiektu hori bertan behera utzi, eta han autobus geltokia egitearen alde dago Moroto. «Han kulturari lotutako azpiegitura bat eraikitzeko eskatzen dugu guk. Izan ere, hori aurreikusi da 1994tik egin diren hirigintza plan guztietan», nabarmendu du Urtaranek.
Haren ustez, autobus geltokia Euskaltzaindia plazan eraikiko balitz urrunegi egongo litzateke trenekotik. Hala, ezinezkoa litzateke geltoki intermodal bat egitea. «Plazak, gainera, ez ditu geltoki bat eraikitzeko moduko ezaugarriak».
Urtaran orain bi aste bildu zen Espainiako Sustapen Ministeriokoordezkariekin, Madrilen,tren geltokiaren inguruan hiz egiteko. Bertan jakinarazi zioten ontzat hartzen zutela Pio Barojan eraikitzeko EAJk nahiz Ensanche 21 udal elkarteak egindako proposamena.«Argi dago Marotoren proposamena okerra dela», esan zuen orduan Urtaranek.
Maroto pozik azaldu zen Espainiako Sustapen Ministerioak hartutako erabakiarekin. Baina ukatu egin zuen horrek eragina izango zuela autobus geltokia Euskaltzaindia plazan eraikitzeko erabakian.
PSE-EE ere Marotoren proposamenaren aurka dago. Bilduk, ordea, «zentzuzkotzat» jo du asmoa, eta «sakon» aztertuko du proiektua. Dena den, Bilduren nahia da gaur egun tren geltokia dagoen lekuan intermodal bat eraikitzea, eta trenbideak gaurkoaren azpitik lurperatzea. Gaiaren inguruan azken hiru udal gobernuekerakutsitako ardura falta ere salatu du Bilduk.
Gasteiz geltoki intermodalik gabe ez uzteko eskatu dio EAJk Marotori
Autobus geltokia Euskaltzaindia plazan eraikiz gero trenekotik urrunegi egongo litzatekeela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu